UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2008 Uzt, 24 - 05:51 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Herriak kudeatu
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Foroa
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Gure proiektua

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 552 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimo bat zara. Izena eman dezakezu dohan hemen klik eginez

Artikulu zaharrak

Asteartea, Uztaila 22
·MusikHerria: "Gaizka eta besteak askatu!" (0)
·Getxoko Udalak espainieraren aldeko manifestuarekin bat egitea eskatu du PPk (0)
·Lau getxoztar eta beste 5 lagun atxilotu dituzte Bizkaia komandoarekin zerikusirik dutelakoan (0)
Astelehena, Uztaila 21
·Irlandarrek zabalduko dute gaur Getxoko Folklore Jaialdia (0)
·Barclays banketxearen aurkako erasoa gaitzetsi du Getxoko Udalak (0)
·Larunbatean errepresioaren kontrako jaialdia egingo du Itzubaltzeta gaztetxean HNTk (0)
Larunbata, Uztaila 19
·Kroazia eta Esloveniarako bidaia irabazi duenaren bila dabil Leioako Maritxu Teilagorri (0)
·Itsas Joko Atlantiko "baztertzaileak" salatzeko elkarretaratzea deitu du Esaitek gaurko Areetan (0)
·Arratsaldean abiatuko dira Areetan XIV. Itsas Joko Atlantikoak (0)
Ostirala, Uztaila 18
·Fredi Paya: "Anjel Figueroa" (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Getxo udalerria
Atxiloketak salatzeko Getxoko paelletara ez joateko deia zabaldu dute Algortako koadrilek
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2008 Uzt, 24 - 05:13 PM
13 Irakurketa
Politika
Las Llenas, Atas, Baldarrak eta Getxo eta Algortako beste hainbat koadrilek Getxoko herritarrei deialdia egin diete bihar Aixerrotako landetan burutzekoa den Getxoko Nazioarteko Paella Lehiaketara ez joateko, parte ez hartzeko eta ez ospatzeko. Izan ere, posta elektronikoen bidezko mezuan jasotzen dutenez, "Paellak bertan behera gelditu dira" haientzat: "25ean paellak ospatzen dira baina ezin dugu ospatu jai hori gure lagunekin, atxilotuta" egoteagatik eta torturatua izateko arriskua pairatzeagatik. Era berean, koadrilak Imanol Landa Getxoko alkateari zuzendu zaizkio esateko "'soberan' bera dagoelako", atxilotuen inguruan Getxoko mandatariak egindako adierazpenei erantzuten. Ildo berean, getxoztarrak atxilotuen askatasuna eskatzeko mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte: "horregatik animatzen dugu jendea bihar 8etan denok Telletxera joatera". Era berean, aipatu deialdia berbidaltzeko eskaera egin dute. Argazkian, atzo 450 bat lagunek eskatu zuten Goikoetxea, Kotano, Saratxo, Gutierrez eta beste 5 atxilotuen askatasuna Algortan. Ertzaintza ez zen agertu eta ez zen istilurik egon.


Gaia: Jendartea Herria:Erandio
Metroak barkamena eskatu du atzo Erandion izandako matxuragatik
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2008 Uzt, 24 - 04:34 PM
6 Irakurketa
Jendartea
Metro Bilbao garraio enpresak barkamena eskatu die atzo Lutxana eta Erandio geltokien artean izandako matxuragatik kalteturiko bidaiariei. Izan ere, enpresak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzo izandako beroaldiak zirkuitubakar elektriko bat eragin zuen, katenariako kable bat handituta. Gertaeraren ondorioz, hamar minutuz Lutxana, Abando, Bolueta eta Arizeko subestazio elektrikoak automatikoki zerbitzutik kanpo gelditu ziren segurtasun neurriak direla eta. Horrek hainbat tren energia gabe gelditzera eraman zuen, hamar minutuz, zehazki 14:06ak eta 14:16ak bitartean. Metro Bilbaoren arabera, "mantenu taldeen erantzun azkarrak matxura fite konpontzea ahalbidetu zuen. Hamar minutu baino ez zirela behar izan matxura aurkitu, mantenu taldea haraino heldu, intzidentzia konpondu eta zerbitzua berrezartzeko". Garraio enpresak kaltetutako pertsonei barkamena eta ulerkortasuna eskatu die, "Metro Bilbaoko langileriak lan egin du eta lan egiten duelako erlojuaren kontra kalitate goreneko zerbitzua ematearren".


Gaia: Politika Herria:
Getxoko EAren eguna ospatuko dute gaur zortzi
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2008 Uzt, 24 - 04:30 PM
4 Irakurketa
Politika
Getxo udalerriko Eusko Alkartasunak bere eguna ospatuko du hilaren 31n, San Inazio eguna, Algortako Teilagorri plazan dagoen alkartetxean. Ospakizun xumea izango da, goizeko 11:30etik eta goiz osoan zehar alderdi sozialdemokratak udalerrian dituen 215 alderdikideei eta Eusko Alkartasunaren aldekoak diren getxoztarrei eskainiko dizkieten luntxa, musika saioak eta giro alaia direla medio. Ekitaldian, Unai Ziarreta alderdiko presidenteak (argazkian) eta otsailaren 7an aukeratu zuten Xabier Caņo Getxoko EAren arduradunak parte hartuko dute. Alderdiak jakinarazi duenez, ez da lehenengo aldia udalerri horretan alderdiko eguna antolatzen dela, baina aurretik herriz herri eta auzoz auzo txandakatu izan dute data ezberdinetan. Aurtengo edizioarekin batera, Getxoko EAren eguna uztailaren 31 urtero burutzea finkatu nahi dute, "herriko jai herrikoiari lotuta, herria eta alderdia batuz". Bestalde, azken egunotan Getxoko EAk hainbat bilera mantendu ditu gizarte taldeekin, tartean, Antena Ez elkartea edo Gobela ibaiak kalteturikoen batzarra.


Gaia: Jendartea Herria:Uribe Kosta eskualdea
Urdulizko motorista bat zauritu da Plentzian izandako istripu batean
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2008 Uzt, 23 - 07:36 PM
16 Irakurketa
Jendartea
Urdulizko motorista bat zaurituta suertatu da gaur goizeko 2:00ak aldera Plentzian izandako auto istripu batean. Biktimak, 49 urteko gizonezkoa, itsas hiriko zubitik Kimco markako motozikletaz zebilela, talka egin du Citroen C-2 modeloko auto baten aurka. Autoaren gidariak ez du kalte fisikorik jaso baina motozikletarenak Barakaldoko Gurutzeta ospitalera eraman behar izan dute hainbat lesiorekin. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gizon urduliztarraren pronostikoa erreserbatua da. Bestalde, Ertzaintza eta hainbat udaltzaingoek autobusak kontrolatzeko kanpaina abiatu zuten pasa den astelehenean. Igandera arte, poliziek bidariarien garraioa zer baldintzetan egiten den eta autobusek segurtasun baliabide guztiak erabiltzen dituzten zelatatuko dute. Argazkian, istripu bat Algortako Getxo I institutu aurrean, 2005eko ekainean.


Gaia: Politika Herria:Algorta
"Garzon protokoloa" ezarri diete atxilotuei
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2008 Uzt, 23 - 07:22 PM
38 Irakurketa
Politika
Tratu txarrak eta tortura ekiditeko protokolo berezia atzoko atxilotuei ezar diezaien agindu dio Guardia Zibilari Baltasar Garzonek, Vasco Press agentziak Torturaren Aldeko Taldearen iturriak aipatuz zabaldu duenaren arabera. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukziorako 5. Aretoko epaileak berak 2006ko abenduaren 13an asmatu zuen protokoloak hainbat neurri biltzen ditu: atxilotuak uneoro bideozaintzaren pean izango direla; senideek atxilotuen egoeraren berri izango dutela; eta egunero konfiantzako medikuaren bisita jasoko dutela. Aldiz, protokoloak ez du inkomunikazio egoera altxatzen, Nazio Batuen Erakundearen, Nazioarteko Amnistiaren eta beste talde askoren arabera tortura ez dela egongo ziurta dezakeen neurri bakarra. TATen arabera, senideek izendatutako medikuak Madrilen daude eta Auzitegi Nazionalean identifikatu ondoren bisitak egiteko zain daude. Bisitak bertako forentse batekin batera egin behar izango dute.


Gaia: Kultura Herria:Algorta
Plazen izenak gora behera galbiderik ez da izango Algortako San Inazioetan
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2008 Uzt, 23 - 06:55 PM
86 Irakurketa
Kultura
Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra arte ospatuko diren Algortako San Inazio jaietan, "Plaza del Baile" izenekoan egingo dira kontzertu nagusiak eta bertoko arkupeetan izango da jai batzordeko txosna. "Plaza de los Enanos" delakoan, berriz, musika ekitaldi txikiagoak eta bertso saioak egingo dituzte. Bestalde, "Plaza del Tilo"-k ohiko trikitixa emanaldia eta jota eta arin-arin txapelketa hartuko ditu. Eta "Plaza de la Estacion" izango da ekitaldi anitzen topaleku, txosna gunetik hurbil. Izan ere, antzina udaletxea eta orain udal liburutegia hartzen duen plazaren izenaren inguruan, Koldo Iturbe Getxoko Kultur zinegotziarekin edukitako tirabira "umorez" hartu nahi izan dute jai batzordeko kideek eta jai esparru garrantzitsuenei aspaldi erabilitako izenak jarri dizkiete. "Darabilgun jai ereduari heldu genionetik 'Txiki-Otaegi plaza' erabili izan dugu beti, egitarau eta liburuxketan. Udaletik, baina, 'San Nikolas' jartzea agindu ziguten, izen ofiziala horixe dela argudiatuta", azaldu dute San Inazioetako antolatzaileek. Telletxe (izen ofiziala, Algortako Geltoki plaza) eta Kasino (izen ofiziala, calle Orobio) erabiltzeko, ordea, arazorik ez dute jarri tokiko agintariek. Izenak gora eta behera, goizetik gauera gozatzeko bost egun izango dituzte txiki zein handiek. "Liburuxkan ekitaldi bakoitza zein lekutan den jakiteko mapa ere edukiko dute algortarrek. Beraz, galbiderik ez dago", adierazi dute bromatan jai batzordetik. Argazkian, Peru Isasik irabazi du aurtengo kartel lehiaketa "Giro aparta" izeneko lanarekin.
Gaia: Politika Herria:Uribe Kosta eskualdea
Kale, landa eta hondartzetan izango da egunotan preso eta atxilotuen aldeko aldarria
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2008 Uzt, 23 - 06:36 PM
39 Irakurketa
Politika
Egunotan hamaika ekimen egingo dira Uribe Kosta eta Erandion euskal preso politikoen eta atzoko sarekadan atxilotutakoen alde. Hasteko, gaur eta atxilotuen inkomunikazio egoera amaitu arte egunero manifestazioak deitu ditu AAMk Algortako Telletxe kaletik 20:00etan. Era berean, hilero bezala, etzidamu, uztailaren azken ostiralerako, hainbat kontzentrazio deitu du Etxerat elkarteak Euskal Herri osoan. Uribe Kostan eta Erandion zortzi hitzordu izango dira: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean; 20:00etan, berriz, Erandion, metro aurrean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxe plazan; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Leioan, berriz, auto karabana egingo dute 20:00etan txosnagunetik. Ostiralean, gainera, Getxoko Paella Lehiaketaren harira, AAMk "Preso gaixo larri eta sendaezinak kalera! Anjel kalera!" lelopeko elkarretaratzea antolatu du goizeko 12:30ean, Aixerrotako zelaietan. Bestalde, igandean preso gaixoen egoera salatzeko hondartzetako mobilizazioetan parte hartzera deitu du Etxeratek (argazkian), tartean 11:45ean Ereaga hondartzako Igeretxe hotelaren ondoan burutuko dena. Azkenik, Berangoko AAMk 33/01 sumarioaren gaineko epaia kaleratzeari eta Jagoba Terronesen balizko atxiloketari adi egotera deitu du.


Gaia: Politika Herria:Algorta
Algortako elkarretaratzean atxilotutako gizona kaleratu dute
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2008 Uzt, 23 - 05:23 PM
75 Irakurketa
Politika
Goikoetxea, Kotano, Gutierrez, Saratxo eta Guardia Zibilak egindako operazioan atxilotutako beste bost lagunen askatasuna aldarrikatzeko atzo bertan Algortan egindako elkarretaratzean Ertzaintzak atxilotutako gizona askatu egin dute gaur goizean. Etengabe Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak jakinarazi duenez, J.M. 42 urteko algortarra gaur eguerdian askatu dute, epaitegitik pasa ostean. Algortarrari aginteari eraso egin izana leporatu diote eta hilean behin sinatu beharko du epaitegian. AAMk salatu duenez, "gauean Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute atxilotu aurretik eman zizkioten kolpeaz artatzeko. Gaur goizean forentseak ere begiratu egin du".
Gaia: Politika Herria:Algorta
Hamargarren lagun baten bila ari da Guardia Zibila
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2008 Uzt, 23 - 05:07 PM
42 Irakurketa
Politika
Bizkaia komandoko ustezko kide eta laguntzaileen aurkako sarekadak zabalik jarraitzen du eta Guardia Zibilak izena eman ez duten hamargarren pertsona bat atxilotzeko lanean ari da. Filtrazioen arabera, getxoztarra litzateke. Horretaz gain, Arkaitz Goikoetxearekin batera komandoa zuzentzea leporatzen dioten Jurdan Martitegiren atzean ere badaude. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak horrela azaldu du gaur goizean egindako Guardia Zibilaren kuartel baten inaugurazio ekitaldi ofizialean: "Guardia Zibilak ez du atsedenik hartzen. Atxiloketa gehiago izango dira, errudunak atxilotu ditugu eta atentatu gehiago ekidin. Hurrengo egunetan izango dugu horren inguruko informazio gehiago". Bitartean, bart beste bi etxe miatu dituzte Ahumadako dukearen polizia militarrek. Algortako Iparbide kalean bata eta Errioxako Ezkarai herrian bestea. Atxilotuei dagokienez, Arkaitz Goikoetxea, Iņigo Gutierrez, Mikel Saratxo, Aitor Kotano Sinde, Libe Agirre Mazaga, Maialen Zuazo Aurrekoetxea, Ana Belen Prieto Furundarena, Gaizka Jareņo Ugarriza eta Adur Aristegi Aragon inkomunikazio egoera jarraitzen dute eta albiste agentzien arabera haietatik zazpi, gutxienez, Madrilen daude dagoeneko. Arratsaldeko 8etan, manifestazioa egingo du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 9 atxilotuek "torturatuak izateko duten arriskua" salatzeko eta haien askatasuna aldarrikatzeko. Argazkian, Guardia zibilak atzo, Bilbon / Askatu.org


Gaia: Politika Herria:Algorta
Atxiloketen eta indarraren bidez presoen aldeko protesta isilarazten saiatu da Ertzaintza
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteartea, 2008 Uzt, 22 - 10:19 PM
1016 Irakurketa
Politika
"Baina, baina... Guardia Zibila baino okerragoak ez zarete ba!" edo "gezurra ematen du zuek euskal herritarrak izateak!" bezalakoak entzun behar izan dizkiote dozenaka ertzainek 80 bat urteko amama bati gaur iluntzean Algortan, Jon Mungiola gizonari (argazkian) lurrean zegoela ostikada bat eman, zaplazteko pare bat banatu eta furgonetan bilurrak jarrita atxilotuta eraman ondoren, lekukoek adierazi dutenez. Aurretik, bidea itxi diote 300 bat lagunek egin nahi zuten manifestazioari, gaur atxilotutako Arkaitz Goikoetxea getxoztarra eta Iņigo Gutierrez, Aitor Kotano Sinde eta Mikel Saratxo algortarrak eta beste 5 lagunen askapena eskatzekoa. Ondoren, protestakoak Etxeratek egunero egiten duen enkarteladara batu direnean, eta presoen aldeko eta ertzainen aurkako oihuak nagusitu direnean, poliziek herritarrak xaxatzen hasi, haien aurka oldartu eta azkenean hainbat karga egin dituzte herri osoan zehar, tartean agureak jipoituz. Atxilotuen inguruko daturik senideei ez dietela eman eta inkomunikatuta jarraitzen dutela salatu du AAMk. Era berean, egoera horretan jarraitu bitartean egunero 20:00etan Telletxen manifestazioa izango dela zabaldu dute. Etengabek atxiloketaren bideoa kaleratu du. Bestalde argazki gehiago hemen ikus daiteke.

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea

UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai

herri informazioaren leihoa

Gickr helps you to pimp your myspace
Jaso albisteak sms-z
Uztaila 2008

A

A

A

O

O

L

I
3001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
010203

Gaurko Ekitaldiak

"Euskal itxasgizon gorenak" erakusketa urrira arte Plentzian



Txakurrak hezteko ikastaroan izena ematea Mankomunitatean


[ Bidali ] [ Bilatu ]
RSS jarioa

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.