UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 08:57 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 26 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Politika Herria:Itzubaltzeta / Romo 
Aresen neska-mutilen komiki zaletasuna agerian gelditu da Itzubaltzetan
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Larunbata, 2009 Aza, 28 - 03:48 AM
Politika
Daniel Portero Dignidad y Justicia talde ultraeskuindarraren presidente eta abokatuak eskatuta, Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Iņaki Gonzalo Casal "Kitxu"-ren aldeko manifestazioa debekatu zuen atzo. Inor hil, zauritu edo mehatxatu gabe, Gonzalok kartzelan eta sakabanatuta, Euskal Herritik urrun, 15 urte eman dituela salatu nahi zuten "Kitxu"ren auzokideek baina Portero eta Marlaskaren aburuz hori adieraztea ETAri "goratze ekitaldia" egin eta "ETAren biktimak umiliatzea" zen. Gauzak horrela, atzo iluntzeko 20:00etan hileko azken ostiral guztietan bezala, 55 auzokidek ekin zioten Etxerat elkarteak Xake plazan deitutako elkarretaratzeari, Getxoko Komiki Azokaren aurrean. Aldaketa bakarra, esku artean sostengatzen zituzten kartelak, "Adierazpen askatasuna. Euskal presoak Euskal Herrira" ziotenak. Inoiz ekimen horren berri emateko ageri ez diren komunikabideak bata bestearen atzean agertu ziren, baita Rodolfo Aresen aginduetara dauden hiru dozena ertzain eta "beltz" ere, 20:20ak aldera. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Ailegatzearekin batera, legezkoa zen Etxeraten elkarretaratzean bildutakoei kargatzearekin mehatxatu zieten ertzainek, Madrilek emandako zigorgabetasuna tarteko. Gauzak horrela, eta inguruan zeuden umeak, aitite-amamak eta abar kontuan hartuta, auzokideek atzerantz egin zuten, Getxoko Komiki Azokaren Manga guneraino, Kolas plazaraino. Bertan, elkarretaratzea bukatu eta disolbatu egin ziren arazorik gabe, nahiz eta minutu batzuk beranduago Ertzaintzako Brigada Higikorrak, armak eskuan, berrogei metro aurrera egin eta Bastillako hartzea eszenifikatu zuen, marrazki onak baina gidoi txarra zuten AEBetako 90. hamarkadako komikietan bezala.

Gidoilarien koherentzia hutsa nabarmentzeko, aipatu behar da ertzainek "Kitxu"ren aldeko pankarta bere horretan utzi bazuten ere, Espainiako gorputz polizialen batek (Guardia Zibila, Polizia Nazionala edo Ertzaintza, auzokideek ez dakite zein izan zen), Lope de Vega kalean Joxe Etxeberria Sagastume "Beltza" eta Jon Pagazaurtundua Isusi "Pagaza" oroitzen zituen errotulua erauzi zuen atzo, beren heriotzaren 36. urtemugaren bezperan.

Bestalde, azken ostiralean, 34 gazte atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko eta presoen senideei elkartasuna adierazteko ehunaka lagun bildu ziren eskualdean. Besteak beste, Algortan 125 pertsona batu ziren antolatzaileek emandako datuen arabera. Leioan 64 izan ziren, Erandion 60, Berangon 44, Urdulizen 16 eta Lemoizen 14.

Koska irratiak plazaratutako bideoa:




Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Politika
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Politika:
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilgo Barajas aireportuan

Aresen neska-mutilen komiki zaletasuna agerian gelditu da Itzubaltzetan | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.