UKBERRI.NET: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala
      2010 Uzt, 30 - 09:41 PM 
Bilatzailea


Menu Nagusia

· Hasiera orria

Moduluak
· Berriak
· Berriak bidali
· Iritzia
· Estekak
· Gomenda gaitzazu
· Estatistikak
· Bazkidetu
· Lan egin gurekin
· UKsarean

Erabiltzaile saio hasiera

 Erabiltzailea
 Pasahitza


Ez duzu kontu bat oraindik? Bat sortu dezakezu. Izena eman duen erabiltzaile gisa hainbat abantaila izango dituzu, mezuak zure izenean bidali ahal izatea adibidez.
Nor dago konektatuta

Orain 22 bisitari eta 0 kide konektatuta daude

Erabiltzaile anonimoa zara. Izena eman dezakezu doan hemen klik eginez

Hemeroteka

Astelehena, Uztaila 26
·Gaurtik aurrera hilabetez egingo dituzte trafiko mozketak itsasadarreko errepidean (0)
·Aurten 561 aita-amek parte hartu dute Getxoko Gurasoen Eskolan (0)
Larunbata, Uztaila 24
·"Ez dauela inor mehatxatu gura" dio Getxoko Falangeak (0)
Ostirala, Uztaila 23
·Euskal preso politikoekiko "jarrera kontraesankorra" izatea egotzi dio Sopelako EAJri ezker abertzaleak (0)
·Getxoztar bat atxilotu dute kokaina saltzen zuelakoan (0)
·Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko apustua berretsi du Getxoko Udalak (0)
·Berangoko jai batzordea: "Inposaketari aurre egiteko asmoz" (0)
·Aixerrota lepo beteko dute etzi gastronomo eta parrandazaleek (0)
·Hastear dira Gorlizko Santiago jaiak (0)
·Getxoko Falangearen mehatxuak gaitzetsi ditu Imanol Landak (0)
 Artikulu zaharragoak

UKBERRI.NET
Aldai Kulturgunea
Karitatea 1, sotoa, 9.
48991 Algorta
944 910 476 / 652 764 387
ukberrinet@ukberri.net

Creative Commons License

Kontrakoa adierazi ezean, UKBERRI.NET-en edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu daitezke, osorik zein zatika, jatorria aipatzen bada
Hemen iragartzeko, deialdiren bat bidaltzeko edo beste edozertarako, jarri kontaktuan gurekin.
Gaia: Gazteria Herria:Algorta 
Lander Labajo eta beste bi gazteak errugabetzat jo dituzte
Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Asteazkena, 2008 Eka, 11 - 08:37 PM
Gazteria
2005ean PPk Algortako Mentxakabarri gaztetxe zenaren aurrean egin zuen agerraldi baten ostean Getxoko udaletxean izan ziren istiluetan parte hartu eta udaltzain bati eraso egitea leporatuta, maiatzaren 28an egin zieten epaiketa, BIlboko Buenos Aires kaleko Bizkaiko Lurraldeko Auzitegian, Lander Labajo preso politiko algortarrari eta Uribe Kostako beste bi gazteri. Bada, abokatuek espero zuten bezala, errugabetzat jo dituzte hirurak. Hala ere, epaiaren idazketari "kaxkarra" iritzi dio Iņigo Santxo mutiletako biren abokatuak. "Auzipetuek izandako istiluetan parte hartu zutela agertzen du, eta gerora azaltzen du euren presentzia bertan ez dela frogatua izan. Bestalde, ikustekoa da zelan justifikatzen duen Marisa Arrueren akusazio faltsua, nahiz eta egin zuen akusazioa erabat justifikaezina izan", azaldu dio UKBERRI.NETi letraduak. Getxoko PPren bozeramaileak istiluen egiletzat hartu zuen epaiketan hiru gazteen artean eserita zegoen kalez jantzitako ertzainetako bat. Gainera, fiskalak eskatutako zigorrak ez ziren nolanahikoak: Lander Labajo eta beste gazteetako batentzako lau hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen, "desorden publikoa" egotzita. Hirugarrenarentzat, berriz, urte bat eta sei hilabeteko espetxe zigorra, "udaltzaina erasotzeagatik", eta 800 euroko isuna (20 euro eguneko 40 egunetan zehar) eta 1.020 euroko kalte ordaina tokiko poliziari, "eragindako lesioengatik". Argazkian, Algortako Gazte Asanbladak (AGA) epaiketa aurretik emandako prentsaurrekoa.

Akusazioak proposatuta deklaratu zuten lekukoetatik batek berak ere ez zuen ziurtatzerik izan, Bilbon egindako epaiketan, Lander Labajo preso politikoak eta auziperatutako Uribe Kostako beste bi gazteek 2005ean PPk Algortako Mentxakabarri gaztetxe zenaren aurrean egin zuen agerraldi baten ostean Getxoko udaletxean izan ziren istiluetan parte hartu zutenik; ezta udaltzain bati eraso egin ziotenik ere. Are gehiago, istiluen ustezko egileetakoren bat auzipetuen artean ikusterik bazuen galdetuta, gazteetako bi eta, jarraian, beraien eta Lander Labajoren artean eserita zegoen kalez jantzitako ertzainetako bat seinalatu zuen, erratuta, Marisa Arrue Getxoko PPren bozeramaileak.

Horren harira, ondoko irakurketa egin du Santxok: "Arruek aurkeztutako salaketa, eta gerora epaiketan burutu zuen akusazioak argiro azaltzen dute jarrera bat, hau da, epaitegiak baliatu nahi dituztela euren jarduera politikoa sustengatzeko. Eta hori salagarria izan badaiteke ere, erabat onartezina dena zera da: epaitegiak jokaera horri emaniko babesa. Kasua alderantzizkoa izan bazen, hau da, gazte euskaldun batek esan bazuen ertzain batek eragin zituela istiluak, bost minutu ere ez ziren igaroko fiskaliaren aldetik gaztearen kontra salaketa bat tarteratzeko", adierazi duenez.


Erlaziodun estekak
· Gaia sakondu: Gazteria
· Egile honen berriak UKBERRI.NET


Gehien irakurritako istorioa gai honetaz Gazteria:
Gaztetxe Martxaren Uribe Kostako irudiak sarean jarri ditu UKBERRI.NETek

Lander Labajo eta beste bi gazteak errugabetzat jo dituzte | Saioa hasi edo kontu berria sortu | 0 Erantzun
Muga
Erantzunak igorlearenak dira. Ez gara bere edukien erantzule.
Podcast

Harpidetzeko helbidea: http://ukberrinet.blip.tv/rss

Sare sozialak

Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitatea
Facebook Twitter
UKBERRI.NETen argazkiak ikusgai
Sarea josten

Sarea josten

Tokiko komunikabideak

UK aldizkaria
Koska irratia Etengabe
Ziztada'
Sopela.net'
Tokikom
Euskarazko tokiko telebistak
herri informazioaren leihoa
Uztaila 2010

A

A

A

O

O

L

I
28293001
02
03
04
05
06
07
08
09
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
01

Gaurko Ekitaldiak
20:00
Udako Musika Zikloa Sopelan



Saratxaga auzoko jaiak Plentzian


[ Bidali ] [ Bilatu ]
Jarioak

RSS 0.93

Gehitu Alesti RSS Irakurlera Bloglines-era harpidetu

Komunikabide honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du
Komunikabide honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

URIBE KOSTA ETA ERANDIOKO AGERKARI DIGITALA
· 2003 · Zuhar · Informatika Zerbitzuak ·
Aiboa, Algorta, Andraka, Areeta, Armintza, Astrabudua, Barrika, Berango, Erandio, Getxo, Gorliz, Itzubaltzeta / Romo, Lamiako, Larrabasterra, Leioa,
Leioa eta Erandioko campusa (EHU), Lemoiz, Lutxana, Neguri, Plentzia, Santana, Sopela, Urduliz... Uribe Kostako berriak, iritziak eta zuk nahi duzuna euskaraz sarean.